Formazioa
Bazen behin...
Ipuinak kontatzen ikasten
Ipuinetara eta ahozkotasunera gerturatze bat da; ipuinek oinarrian kontatzen dutena aztertu, ahozko tradizioan sakondu, gure errealitatea ezagutu, urruneko tradizioetan gure arrastoak antzeman, beldurrak uxatu eta, ipuinak kontatzen trebatu.
Honetan lagunduko digute ipuin ilustratuek, tradizionalek, gure bizipenek, txikitako ipuinek, aiton-amonen berbek, herriko tradizioak…
Atsoen errana da...
Ipuinak emakumeen jabetze tresna
Ipuinen bitartez emakumeen jabetze prozesuan sakontzea da helburua. Horretarako, ipuinetan agertzen diren genero-estereotipoak antzemateko baliabideak eskuratuko dira, eta bide horretan, imaginarioaren bitartez, inklusiboagoak diren alternatibak landu.
Batez ere, ipuinak kontatzen ikastea da asmoa, bi esparrutan eraginaz: gure errealitateaz jabetzea eta espazio publikoa berreskuratzea.
​
Irakurzaletasuna sustatuz
Irakasleei / gurasoei zuzendutako tailerrak
Haurrak liburuetara gerturatu eta irakurzaletasuna sustatzeko tailerra litzateke. Horretarako, eskura ditugun tresnak ezagutuko ditugu, eta irakurgaiak ondo aukeratzeko gomendioak emango ditugu.
Liburuak ezagutzeko, marko teorikoa partekatzeko eta batez ere hausnarketak eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.
​
Liburu bat opari
Irakurgai on bat aukeratzeko gomendioak
Istorioak, ipuinak eta liburuak aukeratzea, ez da lan erraza izaten batzuetan. Merkatuak eta kontsumismoak agintzen duten garaian, zaila da argitaratzen den guzti horretan arakatzea eta irakurgai aproposak aurkitzea. Proposamen honen helburua da bilaketa horretan laguntzea, irizpide eta klabe batzuk eskura jartzea, gure seme-alabentzat aproposak izan daitezkeen irakurgaiak aukeratzeko, gozamenari, fantasiari, emozioei eta lotura afektiboari leku eginez.
​