Haurrentzako saioak
Egin putz
Liburu bakoitza irekitzen dugunean, istorioek orrietatik alde egiten dute. Eta istorioek hegan egiten dutenean, bidean gauza harrigarriak aurkitzen dituzte: elkarren lagunak diren hatzamarrak, desberdinak izan nahi duten ilarrak, besteek esaten dutenari kasu egiten ez dioten txoriak, muxuak ereiten dituzten neskatxak...
Ipuinari tiraka
Ipuinari tiraka aurkitu zuen Marixek koloretako hariaren kutxa magikoa, mundua kolorez janzteko aukera eman ziona, mezu sekretuak eramateko adorea, sortzaile izateko bultzada, ... eta neguko hotzetik babesteko epeltasuna.
ā
Zu eta ni
Gutako bakoitza garrantzitsua garelako, barruan daramagun argiak ematen diolako kolorea munduari. Laguntasunean, hezkidetzan, berdintasunean, errespetuan eraikitako ipuinak.
Zaku bete ipuin
Zaku berria ipuin zaharrekin
Zaku zaharra ipuin berriekin
Ipuin bete zaku, zer daukagu?
Zaku bete ipuin, zuk bai jakin!
ā
ā
Udazken koloretan
Naturarekin gozatzeko, bereziki udazken-negurako saio aproposa, suak legez epeltasuna ematen diguten ipuinak.
ā
ā
Neguarendako sua
suarendako taloa
taloarendako irina
irinarendako errota...
eta horrela harilkatuko ditugu istorioak, azken oparira iritsi arte.
ā
Saharako ipuinak
Desertu zabaletik Euskal Herriko txokoetara datozen gatz zaporeko eta eguzki koloreko ipuinak.
ā
Afrikako ipuinak
Oihanaren sustraietara joan eta bertako izaki bizidunekin bidalia zoragarria egiteko aukera paregabea.
ā