top of page

Helduentzako ipuin saioak

80 AMANDRE

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aintzinaroa orainaldiarekin lotzeko.

 

80 ziren;

     20 izan zitezkeen;

          4 dira

 

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak.

 

Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak...

 

Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

HITZEN LAPURRA

Bazan behin herri bat, elkar maitatzeko, sendatzeko eta ikasteko hitzik gabe gelditu zena. Kantuak eta kontuak gelditu zitzaizkien, eta horiek lapurtu ditut nik, zurekin partekatzeko.

EZPAIN GORRIAK

Beren etorkizunaren jabe izan nahi duten emakumeen istorioak biltzen ditu Ezpain Gorriak kontaketak. Pertsonaiek, beren bizitzaren protagonistak izan nahi dute, eta abiatu duten bidea elkarrekin egitera gonbidatu nahi zaituzte.

BERBA KATEATUAK

Isildu ditugun berbak; isilarazi dizkigutenak. Erosi ditugun berbak; oparitu dizkigutenak. Lapurtu dizkiguten berbak; berreskuratu ditugunak. Ezpainen artetik irten, bata bestearekin kateatu eta istorio hauetan bizi direnak.

MUXUTRUK

Bizitzearen eta gorputzaren plazerra, guztia muxutruk!

80 AMANDRE KARTELA mutua (2).jpg
image0.jpeg
bottom of page