top of page

Kolaborazioak

 

Suak kixkali baino lehen

Roald Dahl idazleak eskaini dit aukera ezin hobea tarte honetara ekartzeko aspaldian bueltaka dabilkidan ezinegon bat. Bazterrak nahastu ditu idazlearen lanak aldatu eta egokitu egingo direla  iragarri izanak, ustez  iraingarriak izan daitezkeen hainbat hitz aldatuta. Zentsuraz ere hitz egin da.

Osorik irakurtzeko

​
Ipuin sexistak

Ertz asko dituen gaia izanda, ezinbestean nire kontraesanekin topo egiten dut generoaren gaia lantzerakoan ipuinetan, literaturan eta batez ere ipuin tradizionaletan. Hezkidetzan, parekidetasunean eta generoan adituak diren pertsonen iritziak eta ekarpenak ezinbestekoak zaizkit nire egunerokoan,  baita ipuin kontalari langintzan ere. Eta lerro hauen bitartez, partekatu nahiko nituzke nire hausnarketak, iritziak eta kontraesanak, ipuin kontalari naizen aldetik.

Osorik irakurtzeko

​
Ipuinen boterea
​

Maite ditut ipuinak: maite dut ipuinak kontatzea; maite dut ipuinak irakurtzea; eta batez ere maite dut ipuinak entzutea. Nire buruari egiten diodan oparia da; ziztu bizian doan mundu zoro honetan atsedenerako tarte bat hartzeko aukera da, deskonektatzeko.

Osorik irakurtzeko

​

​

​Liburuak (ipuinak) aukeratzen I

Maite ditut liburutegietako haurren txokoak. Maite dut liburu dendetako haurren sailean arratsaldea ematea: liburuak eskuartean hartu, ireki, begiratu, ukitu, ilustrazioen detaile txikiei erreparatu, kontrazaleko testua aztertu, … Azken aldian baina, kezkatzen nau ikusteak liburu dendetako apaletan gero eta leku gehiago hartzen ari direla liburu batzuk: baloreak, sentimenduak, emozioak lantzen dituztenak.

Osorik irakurtzeko

​

 
Liburuak (ipuinak) aukeratzen II

 

Aurreko artikulua irakurri ondoren, hainbatek eskatu dizkidazue gomendioak, eta proposamen konkretu bat luzatu ere bai: nire 10 gogokoenen zerrenda egitea. Argi utzi nahiko nuke hau oso zerrenda pertsonala dela …

Osorik irakurtzeko

bottom of page